Batzuk joan eta besteak etorri. Gaur aldaketa eguna da gure ikastolan: LH 5 eta 6koak Zuhatzako barnetegira joan dira goizean eta LH3 eta 4koak Lapurriketatik bueltatuko dira arratsaldean.

Erantsita dagoen fitxategian 16-17 ikasturteko klaseko bileren egutegia duzue. Bilera guztiak zuen seme-alaben gelan izango dira.

16-17 ikasturtea martxan dago jadanik. Hurrengo astean LH eta HHkoak goizez eta arratsaldez hasiko dira eta jantokia ere astelehenean bertan, irailak 19an, hasiko da.