17-18 ikasturteko helburuak

17-18 ikasturteko Lautada Ikastolako Helburu orokorrak

Hauek dira 17-18 ikasturterako proposatzen ditugun helburu orokorrak:

  1. Ikas-irakaskuntza prozesua hobetzeko berrikuntza proiektuetan formatu, garatu eta martxan jarri.
  2. Euskararen erabilera zabaldu ikastolako kide guztien artean (ezagutza, erabilera eta motibazioa)
  3. Ingelesaren erabilera (ezagutza, motibazioa eta erabilera) areagotzea.
  4. Informazioa tratatzeko konpetentzia eta konpetentzia digitala lortu, informazioa bilatuz, prozesatuz, zabalduz eta jakintza bihurtuz.
  5. Lautada Ikastola osatzen dugun Hezkuntza Komunitateko kideen aniztasunaz jabetu eta elkarbizitza eta hezkidetza hobetu
  6. Hezkuntza komunitatea sentsibilizatu eta prestatu ikastolako hondakinak edukiontzi desberdinetan sailkatzeko ikastola garbi mantenduz elkarbizitza hobetzeko eta ingurumena babesteko asmoz.
  7. Gure nortasuna indartzeko asmoz, familien parte-hartzea areagotu ( komunikazioa hobetuz, lanerako inplikazioa handituz eta pedagogikoki parte hartuz) eta herriko dinamiketan gure partaidetza bultzatu.

17-18 Lautada Ikastolako Urteko planean helburuak zein helburu bakoitzak lortzeko lotu diren jarduera guztiak jasota gelditu dira. Urteko plana 2017ko azaroaren 21ean burututako Eskola Kontseiluan onartu zen.