15 baietz ekimenaren hedapena

Bai, horrela izan da. Iaz Armentia ikastolako ekimena ezagutu bezain pronto, gure ikastolak ilusio handiz lekukoa hartu zuen.  Eta jadanik ikasle batzuk euskara hizkuntzaren erabilera bultzatzeko gidaritza hartu dute.

Pentsatu eta egin. DBH1eko taldea hasi eta aurten DBH2koek berriro errepikatu dute esperientzia. Benetan euskararekiko konpromisoa hartu dute eta ikastolako esparru gehienetan euskara inoiz baino biziagoa izatea nahi dute.

Aurrera joateko  euskararekin lotuta sentsibilizazioa, hausnarketak,  EUSLE dinamika eta elkarrizketak hasi dira egiten. Eta ez da hori bakarrik izan, aurten 15 BAIETZ ekimena edo erronka  LHko etapari ailegatu da. Bigarren zikloan hain zuzen ere.

Benetan ideia interesgarria. 3. eta 4. mailetako ikasleak erronkan murgildu dira. DBH2ko bisita izan zuten eta haien partaidetza entzun eta gero, abian jarri dira aste batean zehar euskararen aldeko  konpromisoa bizitzeko. ARGAZKIAK

Mota: 
Orokorra