Araba Euskaraz 2018

Dakizuenez, 2018an Araba Euskaraz toki oso berezi batean ospatuko da, oraindik Gaztela-Leongo administraziopean kokatua dagoen Argantzunen hain zuzen ere. Hirugarren aldiz ospatuko da Araba Euskaraz Argantzunen. 2001 eta 2007ko edizioen ondoren 2018koaren ordua iritsi da eta ekainaren 17an ospatuko da.

2003an Ikastola sortu zenean, gutxik uste zuten gauden tokira iritsiko ginenik baina, Araba Euskaraz ospatzea oraindik ere bizirik gaudenaren seinale argia da. Ez da ibilbide erreza izan, eta oraindik ere, Ikastolaren egunerokoa lasai izatetik oso urruti dago.

14 urte hauetan, gure Ikastola erreferentzia  bilakatu da inguruko herrietako familia Euskaltzaleentzat. Ikasle kopuruarekin arazorik izan ez badugu ere, ofizialki Burgosen kokaturik dagoen lurraldea izateak zailtasun handiak suposatu ditu, mota  guztietako baliabideen aldetik (pertsonalak, materialak eta ekonomikoak).

 Hala ere, irakasle, familia eta EHIren inplikazioari esker, proiektuarekin aurrera egitea lortu dugu.

Girotzen hasi zaitezten, Irrikitan leloarekin betetako katalogo oso bat kaleratu dugu. PDF-an klikaturik iritsiko zarete bertara. Gu ere Irrikitan gaude!

Mota: 
Orokorra