Gurasoen parte hartzea geletan

Lautada Ikastolaren komunitatea indartu nahian, gurasoen partehartzeari garrantzia ematen diogu modu ezberdinetan. Modu horietako bat, gurasoek ikasgai batekin erlazioa duen bizi esperientziak ikasleei azaltzea da. Kasu honetan, Ikastolako aita den Aitor Gorospek, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei Ultra Trailei buruz hitzegin die Hezkuntza Fisikoko ikasgaiaren baitan. Naturarekin erlazio zuzena duen kirol gogor honi buruzko aurzpen bikaina! Eskerrik asko Aitor!

Mota: 
Orokorra