Familientzako II. Topaketa Pedagogikoa

Datorren urtarrilaren 18an, Zabalarten, 18:00etan, “Familientzako II. Topaketa Pedagogikoa” egingo da, Lautada Ikastolak antolaturik.

Ekimen honen bitartez, formakuntzarako eta komunikaziorako elkargune bat sortu nahi izan dugu, gure seme-alaben heziketari buruzko hausnarketa partekatzeko foro bat, hain zuzen ere. Aguraingo eta Arabako Lautadako familia guztiei eta hezkuntza komunitate osoari zuzenduriko deialdi ireki bat prestatu nahi izan dugu.

Gaian sakontzeko, Montserrat Meana gonbidatu dugu; esperientzia luzeko hezitzailea da Montserrat, Aucouturierren psikomotrizitate erlazionalean,  Waldorf pedagogian formatua eta Emmi Piklerren ideien eta eginmoldeen jarraitzailea.

Montserekin batera, hainbat galderari erantzuna ematen saiatuko gara: heldu gisa nola jokatu, zeri eman garrantzia, zerk kezkatzen gaituen... gainera, egunerokoan aurrera eramateko estrategiez ere hitz egingo dugu.

Montseren hizketaldiaren ondoren, eztabaidarako eta ideien trukerako tartea ere izango dugu. Zuen iritziak emateko eta bizipenak partekatzeko abagunea, txokolate goxo bat hartu bitartean elkarrekin hausnartzeko parada egokia.

Aguraingo familia guztiei eta hezkuntza komunitateari gonbidapena luzatu nahi diegu formakuntzarako eta elkargunerako topaketa berri honetan parte hartzera.

Zuen zain gaude!

diptikoa.pdf

Mota: 
Orokorra