Martxoak 8ko ospakizuna

Martxoak 8, asteartea, Nazioarteko Emakumeen Eguna izan zen, berdintasuna aldarrikatzeko aparteko eguna. Ikastolak horren alde egunero lana egiten duen arren,  egun honi aurrez-aurre begiratu zion tutoretza eta jarduera ezberdinak eginez.

Antolatutako jarduera bat  ikastola  osatzen dugun guztiok artean egin zien. Guraso eta ahaideak, lagunak, ikasleak eta langileok, denok bat eginez mosaiko bat osatu genuen. Horretarako, jolastokian elkartu ginen emakumeen ikurra osatzeko.

Aldarrikapen egun honetan berdintasunaren kolorea, lila,  nagusi izan zen.

Mota: 
Orokorra