Sorayaren bisita

 

Joan den asteartean, laurak aldera, bisita interesgarria izan genuen: Soraya liburu polit bat irakurtzera etorri zen gure gelara. Eta ez zen betiko ipuin bat, ez. Liburu bitxia izan zen. Izenburua “Haizeak eraman zuen mapa” eta bilduma Lur eta Amets zen.

Euskal Herriko garaikoa zen eta Iruñeko erregea, Eneko Aritza, agertzen zen. Narrazio erakargarria izan zen eta umeei asko gustatu zitzaien. Ekintza hau Juul kanpainaren barruan sartuta dago eta gainera, orain umeek liburuaren trukea egingo dute etxean lasaiago irakurtzeko.

Mila esker Soraya! Hurrengo arte!

Mota: 
Orokorra