III. mendi-martxa

Hurrengo maiatzaren 13an LAUTADAKO III. MENDI-MARTXA  ospatuko da.

Aurten elkartasun keinu bat egin nahi izan dugu Aguraingo Lautada Bero elkarteari laguntza eskainiz. Errefuxiatuei laguntza eskaintzen die elkarte honek, Greziako Skaramagas errefuxiatuen gunean, hain zuzen ere. Gune horretan 3.000 lagun inguru bizi dira, 1.500 ume gutxi gora-behera. Bertan, The Hope School eskolarekin egiten dute lan, Greziara iristen diren umeak hartzen dituen eskola independente eta inklusibo batekin. Hartara, Lautadako Mendi-Martxak izen-emate bakoitzeko euro bat emango dio elkarteari, errefuxiatuak laguntzeko gure ekarpen xumea eginez.

Aurreko bi edizioetan, 500 mendizale inguruk parte hartu zuten Mendi-Martxan, Aguraingoak zein Euskal Herri osokoak.  Ea aurtengoa ere aurrekoak bezain arrakastatsua izan dadin!

 

El próximo 13 de mayo se celebrará la LAUTADAKO III. MENDI-MARTXA.

Este año colaboraremos con la asociación “Lautada Bero” de Agurain, que ofrece su ayuda en el campo de refugiados Skaramagas en Grecia. En dicho campo, viven alrededor de 3.000 personas de las cuales 1.500 son niños y niñas. Estos menores que llegan a Grecia, tienen la oportunidad de ir a The Hope School, una escuela independiente e inclusiva, con la cual trabaja Lautada Bero. Así pues, por cada inscripción en la Lautadako Mendi-Martxa, se donará un euro a la asociación, ofreciendo así nuestra pequeña aportación para ayudar a estos refugiados.

En las anteriores ediciones participaron alrededor de 500 mendizales, muchos y muchas de Agurain pero tambien gente de toda Euskal Herria. ¡Esperemos que esta edición sea tan exitosa como las anteriores!