Euskaraldia

Euskaraldia ekimena dela eta, ikastolako euskara batzordetik hiru ekintza ezberdinak proposatu nahi dizkizuegu:

  • FORMAZIO TAILER BAT: Lautada ikastolako irakasleok irailean egin genuen moduan Euskaraldiari buruz urriaren 24an arratsaldeko 15:00etan egingo den formazio saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Ahobizi eta Belarriprest rolen inguruko xehetasunak eta esanahiak, parte hartzeko moduak… azalduko dira bertan. Eman izena Idazkaritzako kortxoan urriaren 22a (astelehena) baino lehen.
  • PARTE HARTZAILEEN ARGAZKI-MOSAIKOA: Lautada ikastolako familien artean ahobizi eta belarriprest ugari izango zaretela aurreikusten dugu. Zuen argazkiekin mosaiko eder bat egin nahi dugu ikastolako leku esanguratsuren batean kokatzeko. Bidali zuen argazki polit bat (aurpegia bakarrik, hondo lisoarekin eta izen-abizenak adieraziz) honako emailera: gillen.agirre@lautadaikastola.eus urriaren 31 baino lehen.
  • EUSKARALDIA PROBALDIA: Jendea lanerako prest badago, EUSKARALDIA hasi baino lehen jai giroko probaldia antolatu nahi dugu ikastolako jolastokian (umeen jolasak, herri-kirolak, aurpegia margotu…). Antolakuntzan parte hartzeko prest bazaude, izena eman idazkaritzako kortxoan urriaren 24a baino lehen.

ANIMA ZAITEZ, IZENA EMAN ETA PARTE HARTU!!!!

 

Mota: 
Orokorra