Bazenekien hallowen, ohitura zaharra dela Euskal Herrian?

Duela 60 urte, gure aitona-amonek “Arimen jaia” ospatzen zuten.

Mutil eta neska gazteak izara batekin mozorrotuta baserrietako kalabazak lapurtzen zituzten, barrenak hustu eta begi, sudur eta aho zuloak egin ostean barruan kandela bana sartzen zuten.Hauen bidez, jendea ikaratzen zuten.

Musika klaseetan, ikasleek “Sorgin gaua” abestu eta dantzatu dute. Horretaz gain, Lehen Hezkuntzako handienek “This is Halloween” eta “Hezurdurak” txirula eta perkusio musika tresnekin lagundu dute.

 “Sorgin gaua” uzten dizuegu zuen seme-alabekin abestu eta dantzatzeko.

 

 

 

Mota: 
Orokorra