Albisteak

Agurain, LOMCERIK GABEKO HERRIA izandatzea onartu zen aho batez udaletxean. Hori dela eta, eta udalarekin bat eginez, Lautadako Lomcerik gabeko plataformak festa aldarrikatzaile bat eginez jolasak eta kalejira antolatu ditu.

Aurten ere iritsi da azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Emakumea izateagatik, emakume eredu bat nahi izateagatik …kontua da emakumeek indarkeria jasaten dutela, era desberdinetan eraso egiten zaiela.

Atzo, oso bisita atsegina izan genuen ikastolan; izan ere, Baskoniako Tornike Shengelia eta Ilimane Diop jokalariak gure ikastolara etorri ziren eta hauek elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Kazetarien lana egin genuen, jokalariei euren bizitza eta lanari buruzko galderak ingelesez eginez.

Dakizuenez, gure ikasleak euskaraz ikastea eta trebatzea ikastolako helburu nagusietako bat da.
Horretarako oso garrantzitsua da eskolako jarduerez gain, eskolatik kanpo ere euskararekin ahalik eta harreman handiena izatea

Oiongo San Bizente Ikastolak 2015eko Araba Euskaraz antolatuko du eta Gabonetarako ardo eta olio eskaintza egin du.
Aurten eskainitako ardoa Gorrebustoko Torre San Millan upategikoa da, uzta-urtekoa eta ondua.

Azaroaren 12an, asteazkena, arratsaldeko bost t’erdietatik aurrera ikastolan bildu ginen hamabost

Orriak