17-18 ikasturteko helburuak
17-18 ikasturteko Lautada Ikastolako Helburu orokorrak
Hauek dira 17-18 ikasturterako proposatzen ditugun helburu orokorrak:
- Ikas-irakaskuntza prozesua hobetzeko berrikuntza proiektuetan formatu, garatu eta martxan jarri.
- Euskararen erabilera zabaldu ikastolako kide guztien artean (ezagutza, erabilera eta motibazioa)
- Ingelesaren erabilera (ezagutza, motibazioa eta erabilera) areagotzea.
- Informazioa tratatzeko konpetentzia eta konpetentzia digitala lortu, informazioa bilatuz, prozesatuz, zabalduz eta jakintza bihurtuz.
- Lautada Ikastola osatzen dugun Hezkuntza Komunitateko kideen aniztasunaz jabetu eta elkarbizitza eta hezkidetza hobetu
- Hezkuntza komunitatea sentsibilizatu eta prestatu ikastolako hondakinak edukiontzi desberdinetan sailkatzeko ikastola garbi mantenduz elkarbizitza hobetzeko eta ingurumena babesteko asmoz.
- Gure nortasuna indartzeko asmoz, familien parte-hartzea areagotu ( komunikazioa hobetuz, lanerako inplikazioa handituz eta pedagogikoki parte hartuz) eta herriko dinamiketan gure partaidetza bultzatu.
17-18 Lautada Ikastolako Urteko planean helburuak zein helburu bakoitzak lortzeko lotu diren jarduera guztiak jasota gelditu dira. Urteko plana 2017ko azaroaren 21ean burututako Eskola Kontseiluan onartu zen.