Gabonak datoz

Gabonak heltzear daude eta ikastolan prestatzen ari gara. Apaingarriak bukatuta eta  kokatuta daude. Gainera, ilusioz beteta, jaialdirako ikuskizunak prestatzen ari gara.

  • Hurrengo asteartea, hilak 18, Mari Domingi etorriko da HHko 2. zikloko geletara.
  • 20an, osteguna, Olentzeroren bisita izango dute ikasle horiek.
  • Ostiral goizean denok elkarrekin Harresi aretoan Gabonetako jaialdia ospatuko dugu. Aurten, azken urteetan bezala, 3 urteko umeak ez dira joango eta 2 urtekoekin ikastolan geratuko dira.

Hemen programa ikus dezakezue

Mota: 
Orokorra