Errigora. Udaberriko kanpaina

Udazkenean egin bezala, martxo honetan ere Errigora ekimenak produktuen salmenta jarri du abian. Helburua Nafarroako “eremu ez-euskalduneko” euskalgintza, ikastolak eta helduen alfabetatzea  babesteko baliabide ekonomikoak lortzea da. Horretarako, zonalde horretako hainbat produkturen salmenta bultzatzen du ekimenak:

Produktuei buruzko informazioa eta prezioak hementxe eta Errigoraren webgunean aurkituko dituzue.

Eskaerak egiteko epea martxoaren 22ra arte izango da. www.errigora.eus webgunean egin behar dira eskaerak eta “non eskatu” atalean Lautada ikastola aukera hautatu. 

 

Mota: 
Orokorra