19-20 ikasturte hasiera

Irailaren 9an hasiera emango diogu 2019-2020 ikasturteari, hurrengo ordutegiaren arabera:

  • 2 urtekoak asteartean, irailaren 10ean, hasiko dira
  • ​3 urtekoak bileran adostu zen bezala etorriko dira
  • HH eta LHkoak 10etatik 12tara egongo dira ikastolan
  • DBHkoak 10etan etorri eta ikasturtearen aurkezpena izango dute

HH eta LHkoek irailaren 20a bitartean ordutegi jarraitua izango dugu, eta DBHn ikasturte osoan zehar ordutegi jarraitua izango dugu, 8:15etatik 14:20ra.

Beste aldetik, IKASTURTE atalean ikasturte honetako informazioa hasiko gara zintzilikatzen.

Disfrutatu oporretako azken egunak eta astelehen arte!

 

 

Mota: 
Orokorra