Skip to main content

Ezagutu Lautada ikastola

Lautadako bihotzean, Arabako ikastolarik gazteena izan arren gogo eta ilusioz aurrera goaz. Herritik eta herriarentzat sortua, gero eta inguru euskaldunago batean bultzada ematen jarraitzen dugu. Kooberatiba den heinean, elkartasuna eta auzolan ditugu lan egiteko moduak.

Hasieran haurrak lehenengo pausuak ematen dituenean bere buruarekiko irudi positiboa eraikitzea dugu xede. Geroxeago, LHko etapara heltzen den haur hori garatzen joango da arlo intelektual, afektibo eta soziala betiere gizarteratzeko helburuarekin. Derrigorrezko hezkuntzan bizitza laboralean eta ondorengo ikasketetan konpetentea izatea baloratzen dugu, betiere arlo afektibo eta soziala kontuan hartzen.

Mota
Mota 1