Maiatzak 17

Maiatzaren 17an ospatuko dugu Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna, izan ere, 1990. urteko egun horretan, Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea, buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuelako.

Lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatzeko eta mundu osoan haien eskubideen alde egiteko antolatuko diren askotariko ekintzak koordinatzea da egun horren helburu nagusia. 

Aurten ikastolan ezin izango dugu egun berezi hau ospatu eta ekintzak egin, baina bakoitzak, bere etxean kontuan hartuko du

GURE IKASTOLAN EZ DAGO LEKURIK LGTBIQ FOBIARENTZAT!

 

 

Mota: 
Orokorra