Ongi etorri 20-21 ikasturte berria!

Oporrak amaitu dira eta bagoaz, apurka-apurka, ziurrenik aldakorra izango den ikasturte berri honi, hasiera ematen. Irakasleok eta beste langileok asteartean bueltatu ginen eta hurrengo astean, ikasleak etortzean, berriro denok batera egoteko aukera izango dugu, beti ere, babes neurriak hartuta.

Ikastolan, aurrera eramango dugun plana bukatuta dugu eta berehala horren berri izango duzue. Plan horretan ikastolan jarraituko ditugun irizpideak agertzen dira, haien artean adibidez: higiene neurriak, musukoaren erabilera, jelaren erabilpena, sarrera eta irteerak, .... eta abar luze bat.

Guzti hau posible izateko elkarlanean aritu beharko dugu neurriak hartuz eta errespetatuz. Segurtasuna bermatuta, gure hezkuntza proiektua  aurrera eramaten jarraituko dugu.

Eta bukatzeko gogorarazten dizuegu lehen ikastola egunak nola izango diren:

Irailak 7

  • 10:00-12:00:  HH2 eta HH3 eta LH 1- 2- 3- 4
  • 09:50-11:50: LH5 eta LH6
  • 10:30-11:00: DBH 1 eta DBH2

Irailaren 8tik ikasturtea bukatu arte:

  • 8:15-14:20: DBH1 eta DBH2

Irailaren 8tik irailaren 18ra arte:

  • 9:25-13:25: HH2
  • 9:15-13:15: HH3
  • 9:15-13:45: LH1-2-3-4
  • 9:05-13:35: LH5 eta LH6

DBH3 eta DBH4 irailaren 15ean hasiko dira

 

 

 

 

 

Mota: 
Orokorra