Araba Euskaraz jaia bertan behera

Azken egun eta asteetan bizitzen ari garen egoerak zenbait hausnarketa egitera eraman gaitu, eta zoritxarrez aurten ez da ospatuko Araba Euskaraz ezta beste ikastolen jaiak ere ez: Ibilaldia, Kilometroak, Herri urrats eta Nafarroa oinez.

Lehen ekainak 14; gero urriak 18 bihurtu zen. Baina ez bata, ez bestea. Saminez hartu behar izan da erabaki hau, baina egoeraren larritasuna ikusita ez zegoen beste irtenbiderik. Uneotan beste lehentasun handi batzuk ditugu,  eta larrialdi egoera hau amaitu bitartean, ezingo dugu ospakizunik egin, are gutxiago ikastolen jaien tamainak.

Espero dugu hurrengo urtean posible izatea eta orduan bai, denok Araba Euskaraz 21ean elkartuko gara.

 

Mota: 
Orokorra