Piraten mundua!
2.mailako ikasleak eta irakasleak piraten munduan murgildu gara. Baina horretarako lehenengo euskal baleei buruzko datu interesgarriak ikasi ditugu. Esaterako, 11-17 metrokoak eta 60 tona ingurukoak izaten zirela ikasi dugu. Euskal arrantzaleek hasieran baleak olioa lortzeko harrapatzen zituzten baina ondoren okela kontserbatzeko hobetu zenean elikagai legez ere erabiltzen zituzten.
Hori guztia jakin ondoren Ingelesa ikasgaian altxor baten bila joan gara. Orain pista guztiak ulertzen genituela, “CAVE” hitza lortu dugunean bagenekien altxorra kobazulo batean zegoela. Altxorraren barruan “there was a letter”, baina ez dizuegu esango gutun horren barruan idatzita zegoena…