Skip to main content

Aste honetako barnetegiak!

2022/02/25

Gaur ostirala eta LHko hiru talde horiek Agurainera bueltatu dira. Atzo LH3 eta LH4ko ikasleak etorri ziren eta gaur Espejon zeudenak; LH6ko taldea. Esperientzia polita dela argi daukate, haien arteko harremanak sendotu eta hizkuntzen erabilera indartu egiten dira. Espejoko begiraleek ingelesez soilik hitz egiten dute. Beraz, ikasleak komunikatu eta jolasetan parte hartzeko ingelesez egin behar dute bai ala bai. Lemoiz eta Gorozikako barnetegiak Euskal Girotze Barnetegiak dira eta euskara indartzeaz gain, naturarekiko errespetua, talde-lana eta haien arteko zaintza bilatzen dute. Horrelako esperientzien artean irakasleok abaintailak besteirk ez dituzte ikusten...

AUPA LH3! AUPA LH4 eta GORA LH6!

Gaur goizen irakasleen aurpegietan nekea nabaritzen zen arren, beraik pozik. Izan ere, haien ikasleak gehiago ezagutzeko aukera polita izan dela esan dute!

Orain, segi inauteriak gozatzen!

 

Azken albisteak

2024-03-28
Urtarriletik martxora igeriketa lantzeko hainbat saio burutu dituzte.
2024-03-26
23. KORRIKA ya ha terminado y aquí está lo que hemos hecho en la ikastola durante la KORRIKA