Skip to main content

LH2 Barrian

2022/03/17

Astea oso ondo hasi zen 2.mailako ikasleentzat. Izan ere, hainbeste esperotako barnetegia izan zuten. Iaz, COVID-19a dela eta ezin izan zuten joan baina aurtengoa itzela izan denez seguru datorren urtean errepikatzen dutela. Barnetegi honen helburu nagusiak dira haurrak espazio ez formal batean elkar ezagutzea eta euskararen erabilera bultzatzea. Baina, horretaz gain haien autonomia praktikan jartzen dute.

Lehenengo egunean euria egin zuen arren, basoan murgildu ziren. Izugarria da haien zoriontasuna eta askatasuna ikustea. Gogoko dute lokatzean ibiltzea eta putzuetan salto egitea. Argi gelditzen da...Egun hauetan nahiz eta gelan batzuetan haien artean askotan haserretu, haien arteko harremana aberastu egiten da bizikidetzan daudenean. 

Egia esan, talde hau zoriondu behar dugu! Oso txintxo ibili dira!

Barrian izan ditugun lagileak ere eskertu beharko genituzke, Aitor eta Miren begiraleak adibidez! AUPA ZUEK!

Azken albisteak

2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?
2024-03-28
Urtarriletik martxora igeriketa lantzeko hainbat saio burutu dituzte.