Skip to main content

LH5 eta LH6 Zuhatzako barnetegian!

2022/09/18

Kurtso hasiera ederra izan dute 5.mailan eta 6.mailan. Asteazkenean Zuhatzara abiatu ziren. Umoretsu, urduri eta energiaz beterik. Eguraldi ona aprobetxatuz ur-ekintzak posibleak izan dira. Ur ekintzak bukatu eta kirola egin ondoren bainatu egiten ziren. Ur-ekintzen artean piragua, windsurf, optimist eta pedaloak erabiliz paseo ederra eman zuten. Askok ausartu ziren denak egitera. Txapeldun batzuk dira, haien beldurrak uxatu zituzten. Begiraleek eta espezialistek lan ederra egin zuten. Poz-pozik abiatu ziren era bueltan, senideak ikusteko prest!  Hurrengo batean elkar ikusiko dugulakoan!

 

MILA ESKER TALDE!

Azken albisteak

2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?
2024-03-28
Urtarriletik martxora igeriketa lantzeko hainbat saio burutu dituzte.