Skip to main content

Euskararen eguna!

2022/12/05

Azaroaren 18an Euskaraldiarekin bat eginez gutariko asko euskara ulertzen dugun arteko ahozko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketan parte hartzen hasi ginen. Baina ariketa sozial masibo horretaz gain larunbata egun berezia izan zen guretzako, abenduak 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Egun honetan bat egin genuen Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko euskaldunek.

Gogoeta eta aldirrikapenerako egun hauetan zehar, bai ostiralean eta bai astelehenean ikastolako komunitateak, guraso, ikasle eta langileok hainbat jarduera eta ekintza egin genituen (argazki eta irudietan ikus dezakezue). Ostirealean pailazoak, diskofesta, herri-kirolak Sukasuan eta  Iker Pastor gure artean egon ziren! Gaur, abenduak 5, euskara erdigunean isladatuta giza-kate bat egin da.  Zenbat irri eta txalo euskaren alde!

Gogoratu, gure oinarrizko printzipioetan dagoenez euskaldun aktiboak sortu eta ikasleen hizkuntza ohituretan eragitea, 365 egunetan horretan arituko gara.

Azken albisteak

2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?
2024-03-28
Urtarriletik martxora igeriketa lantzeko hainbat saio burutu dituzte.