Skip to main content

Lardero eguna!

2023/02/20

Ohitura zaharrak ezin dira ahaztu, horregtik, pasa den ostegunean, otsailaren 16an, ikastolan “Lardero Eguna” ospatu zen. HH eta LHko ikasleak mozorrotu ziren eta giro ederra sortu zen. HHn indioak, sorginak eta Miel Otxin pertsonaiak ikusteko aukera egon zen, LHn berriz, zirku bat sortu zen pailasoz, mimoz…..beteta.

Arratsaldeko hiruretan zirkuari dantza batekin harrera egin genion eta gero zikloka dantza batzuk egon ziren. HHkoek ere, bere makilekin kalejira bat egin zuten eta bukatzeko, denok batera “Lardero Agurainen” kanta abestu genuen. Dena oso koloretsua eta alaia.

LHkoak San Juan enparantzara joan ziren “Lardero” kanta egitera eta HHkoak ikastolan geratu ziren. Guraso asko bildu ziren eta gurekin etorri ziren. Aguraingo kaleak kolerez, alaiaz eta festaz bete ziren.

Jaia bukatzeko, 16:30ean txokolatada batekin bukatu zen.

Azken albisteak

2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?
2024-03-28
Urtarriletik martxora igeriketa lantzeko hainbat saio burutu dituzte.