Skip to main content

"Batasunaren bidean" giza-katea

2023/03/21

Martxoaren 24an, Orereta-Errenteria eta Donostia lotuko ditugu 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi batean, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko.

Orereta-Errenteria, Pasaia eta Donostiako hainbat kale eta plaza zeharkatuko ditu giza kateak 8.226 metro egiten.. Euskal Herri osoko Ikastola ugaritako gazte eta gaztetxok osatuko dute eta Lautada ikastolakoak ere hor egongo gara.

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera giza kateari eta 11:30 arte iraungo du. Amaitzean bost plazetan elkartuko gara eta orduerdiko ekimen txiki bat egingo dugu.

Azken albisteak

2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?
2024-03-28
Urtarriletik martxora igeriketa lantzeko hainbat saio burutu dituzte.