Proiektuak

Robotika

Bitbloq programa erabiliz, Lautada Ikastolako gure ikasleak blokeka eta programazio hutsa erabiliz, robotikan oso erabilia den arduino hizkuntzan programatzen ikasten dute. Modu honetan software berri bat sortuko dute. Software honen bidez, beraiek irudikatu, asmatu eta eraiki duten plaka batentzat eta bertan jarri dituzten elementu ezberdinak (motor, argi, sentsore…) kontrolatuko behar dituzte eta beraiek programatutako eran funtzionatzea lortu. Ondoren software hau plakan instalatu eta beraiek egitea nahi dueña egiten duen robot autónomo bat sortzen dute. Beraien sormaena da muga bakarra. Proiektu erabat irekiak egiten dituzte, muga bakarrak beraiek beren buruari jartzen dizkiotenak dira. (DBH1 DBH2 eta DBH3 mailetan landuko da)