Skip to main content

Goizeko ordutegi jarraia dute gure ikasleek, eta arratsaldeetan irakasle bakoitzak saio espezifikoak antolatzen ditu hurrengo helburuekin:

  • Ikasle guztien arrakasta akademikoa ahalbideratzea.
  • Ikasleen aniztasunari modu pertsonalizatuan erantzuna ematea. 
  • Beharra duten ikasleekin Euskara lantzeko orduak eskaintzea, %100ean formalak ez diren testuinguruetan euskara erabiltzeko aukerak sortuz.
  • Ikastolaren Hezkuntza Proiektuan zehaztuta ditugun helburuak eta Ikaslearen Irteera Profileko ezaugarriak irakastorduzkoak ez diren une hezitzaileen bitartez lantzea. 
  • Eskola-denboraren kudeaketa eredu berriak erakutsi, erabili eta ebaluatu.
  • Egoera zaurgarrian dauden ikasleen egoera sozial zein emozionalean arreta berezia jartzea.
  • Ikasle bakoitzaren autonomia zein konpetentzien garapenean laguntzea, beraien denbora libre kudeatzen irakatsiz. 
  • Ikasleen artean aukera berdintasuna bermatzea arlo akademiko zein pertsonalean, etxeko giroak edo baldintza sozioekonomikoen alorrean dauden gabeziak konpentsatuz.
  • Lautada ikastolan bizikidetza positiboa eta hezkidetzaren balioak sustatzea. 
  • Lautada Ikastolaren hezkuntza proiektua hobetzea, komunitate osoaren beharrak eta iritziak kontuan hartuz eta proiektuarekiko asebetetze maila igoz.
  • Lautadako ikastolako heziketa eskaintzea gurasoen parte hartze handiagoarekin eta herriko eragile sozial eta kulturalen parte hartzearekin aberastea. 
  • Sarritan oharkabean pasatzen zaizkigun baina, ikerketa eta datuen arabe