Skip to main content

Irudia
Kiva logoa

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du! 

KiVa ikasgaietan, ikasleek jazarpenari aurre egiteko bideak ikasten dituzte.

KiVa-ren ezarpena era askotan nabari da eskolan. Ikasleek KiVa ikasgaiak lantzen dituzte. Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira. Ikastolako korridoreetan KiVa posterrak daude, programa etengabe presente dagoela ziurtatzeko.

KiVa taldeak eta gelako irakasleak elkarrekin aurre egiten diete jazarpen-kasuei.

kastolak indar berezien talde bat du –KiVa taldea–, hiru irakaslek, Teresa Galisteo, Marta Lpz de Heredia eta…………, osatua. Gelako irakaslearekin batera, jazarpen kasuez arduratzen da taldea. Zure haurra jazarria izaten ari dela susmatzen baduzu, edo besteei jazartzen ari zaiela uste izateko motiboren bat baduzu, mesedez jarri harremanetan ikastolarekin, auzia ahalik eta modu eraginkor eta azkarrenean bideratu ahal izateko!