Skip to main content

Majida Maayouf: ametsa egia bihurtu da!!

2021/05/21

Goizean, Aguraingo inguruetatik 30 km korrika egin ondoren, entrenatzeko, arratsaldean ikastolara etorri zitzaigun Majida Maayouf, Agurainen bizi den eta ikastolako ume baten ama den atleta marokoarra. Tokioko joko olinpikoetara joateko minimoa lortu ondoren kirol honetan nola hasi zen kontatu zigun. 

12 urterekin, eskolan egin zen proba bat irabazi zuen, eta, handik aurrera, bere ametsa beti izan zen olinpiada batera joatea; horretarako,  gogor lan egin du. Orain bere esfortzuak saria izan du eta datorren abuztuaren 7an Tokioko maratoi proban parte hartuko du Marokoko selekzioarekin. Denok adi pantailari Majida animatzeko!

Eskerrik asko Majida eta ZORTE HANDIA Tokion!

 

 

 

Azken albisteak

2024-05-18
LGTBIQ+ aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna.
2024-04-26
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzakoak berriro kalera irten dira.