Skip to main content

GU IKASTOLA GARA!

2023/01/24

Ikastolen Elkarteko komunitate bat osatzen dugu. Euskal Herri osoan gaude, herrietan txertatuak, 111 ikastolatan; 4.500 irakaslek, 500 langile ez irakaslek, 57.322 ikaslek eta parte hartze zuzena duten haien gurasoek -gehienak kooperatibista dira eta- osatzen dugu ikastolen komunitatea. Hezkuntza eredu propioa dugu; ikasmaterialen sorkuntzan eta irakasleen prestakuntzan aitzindari izateaz gain, etengabe lanean dihardugu hobekuntzan. 

Hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu, euskara eta euskal kulturaren transmisioa ditugu ardatz. Herritik eta herriarentzat sortuak, elkarlanean, auzolanean jarduten dugu. Izaera kooperatiboa, gobernatza demokratikoaren defendatzaileak. ikaslea jartzen dugu erdigunean, laikotasuna eta berdintasuna bidelagun, etorkizunean gazte autonomo, kritiko eta konrpometituak izan daitezen!
Hurrengo lotura honetan ikastolen sare osoa ikusi ahalko duzue; https://ikastola.eus/ikastolak

Zu ere mugimendu honen parte zara edo izan zaitezke. GU IKASTOLA, ZU?

Azken albisteak

2024-04-26
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzakoak berriro kalera irten dira.
2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?