Skip to main content

Urtarrilak 27, ostiral txikia!

2023/01/29

Zoragarria izan zen ikasturteko lehenengo ostiral txikia prestatzea. Ostiral txikiak Hizkuntza proiektuaren barruan dagoen ekintza da. Proiektu horretan ikastolan euskaren erabilera indartzeko egitasmoak, ekintzak eta gelarako dinamika ezberdinak ditugu. Aurreko ostiralean 6.mailakoek Ene Kantako “Zeure burua onartu” koreografiaren pausoak ikasi zituzten. Ondoren, euskara erabiltzen 5.urteko txikitxoekin batera dantzaren pauso guztiak banan-banan azaldu egin zituzten. Bukaeran, koreografia batu eta dantza eginez hotzari aurre egin zioten! ESKERRIK ASKO TALDE! IRRIBARRE POLITAK ERRAZ AZALERATU ZIREN.

 

Azken albisteak

2024-04-26
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzakoak berriro kalera irten dira.
2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?