Skip to main content

LH3 eta 4 Arantzazuko barnetegian

2023/03/18

LH 3. eta LH4. mailako ikasleak, kurtsoarekin jarraitzeko inpultsua hartzeko barnetegia. Bi egunetako barnetegia, baina topera aprobetxatuta.

Lehenengo egunean urduritasuna zegoen eta aldi berean ilusio handia. Ailegatzean arrera egin ziguten, logelak azkar batean antolatu genituen eta antolatu ginen parke naturala hobeto ezagutzera joateko. Eguraldiak paseoaz eta paisaiez disfrutatzen lagundu zigun. Bidetik geldiuneak egin genituen flora eta fauna hobeto ezagutzeko. Bueltan bazkaldu eta batzuk museora joaten ziren bitartean, beste batzuk iparrorratza, mapa, koordenatuak erabiltzen ikasten zuten eta orientazio- eta pista joko bat egiten zuten. Arratsaldean, merienda hartu genuen eta denbora libre izan genuen jolasteko. Gauean, afaldu eta ondoren, askok nahi zuten unea ailegatu zen, pijamen desfilea eta musika-jokoak.  

Hurrengo egunean gosaldu, dena jaso eta dena prest, bi taldetan, batzuk istorio mitologikoak ezagutu zituzten pista-joko desberdinak eginez eta beste taldeko ikasleek beren taloak prestatu zituzten, goxo-goxoak zeudenak. Azkenik, bazkaldu eta agur esan genuen Agurainera itzultzeko. Atseden hartzera, nahiz eta laburra izan, etekin handiena ateratzea lortu genuen.

Azken albisteak

2024-04-26
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzakoak berriro kalera irten dira.
2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?