Skip to main content

Azkue literatura sariak

2023/05/18
Irudia
Azkue literatura saria jasotzen

Lehendik ere beste literatura sari batzuk jaso zituen, baina oraingoan sekulako poza eman digu DBH2ko Leire Garcia de Vicuña ikasleak. Euskaltzaindiak antolatzen duen Azkue literatura sarietan saria jaso du, poesia atalean. 

Zorionak Leire!

Jarrai dezagun, etxean eta ikastolan, liburutegi eta liburudendetan, JUUL kanpainaren bidez, komiki-lantegiarekin… haur eta nerabeen literatura zaletasuna eta sormena sustatzen!

Bera da

Gogorra leuna 

latza

iraunkorra luzea

motza

Nahiz eta ez entzun 

badauka ahotsa

Leku guztietan da

oso zorrotza

Bera da eta izango da 

denaren ardatza

berak kontrolatzen du

 erlojuaren orratza

Azkarregia da ikusteko

Azkarregia gozatzeko

sentitu konturatu gorde

eskuetatik alde ez egiteko

Korri, harrapatu!

eskuartetik ihes egin du

ezin da gelditu, ezin da

arima propioa al du?

Luzea, iraunkorra 

amairarik gabea

motza laburra 

iragankorra

Bizitza

Denbora

Irudia
Azkue literatura sariak 2
Irudia
Azkue literatura sariak 3
Irudia
Azkue literatura sariak 4
Irudia
Azkue literatura sariak

Azken albisteak

2024-04-26
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzakoak berriro kalera irten dira.
2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?