Skip to main content

Euskararen eguna!

2023/12/10
Irudia
Euskararen eguna

Euskararen eguna abenduaren 3an izan arren, ikastolan astelehenean ospatu zen. Herrian ekintza ezberdinak burutu ziren. Horien artean Ekain Txou HH, LH1 eta LH2koentzat. Aukera ederra ere izan zuten LH3, LH4 eta LH5 mailakoek. Izan ere, beraiek Luz antzezlana ikusi zuten. Aguraingo Harresi Aretoan izan zen. Ederra izan zen bai obra horren mezua eta bai aktore horien lana. Benetan txalotzekoa!  Itzela iruditu zitzaigun. Horrez gain, Galzarrek antolatutako jolasak herrian zehar burutu ziren LH6 mailakoentzat.

Bukatzeko guraso batzuei esker patioan pintxo ederrak genituen!

AUPA ZUEK ETA GOGORATU!

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik" Joxan Artze.

Azken albisteak

2024-04-26
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzakoak berriro kalera irten dira.
2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?