Skip to main content

Lardero eguna!

2024/02/10
Irudia
Lardero San Juan

Aurten ere ostegun honetan Lardero eguna ospatu zen. Askok mozorroak prest zituztela duela aspaldi, ikastolan sortutako mozorroak izan dira; guztiak eskuz eginak. Haur Hezkuntzan herri inauterietan eta haiek lantzen dituzten ipuin batzuetan oinarrituta.

Lehen Hezkuntzako irakasleak lanbideen gaian murgildu ziren. Beraz, medikuak, suhiltzaileak, mekanikariak, astornautak, medikuak, artistak eta zerbitzariak dantzan ikusi ziren. Beraiek herria girotzera ere abiatu ziren, San Juan enparantzara.

Dantzatu zituzten dantzen artean, “Zazpi-jausi”, “Jon Braun”, “Orpo-Punta”, Bolant-Dantza”,  “Porrero-sorgin dantza”...

Gainera, bukaeran aulkien jolasa eta txokolate beroa gogotsu hartu zuten.

 

 

 

 

Azken albisteak

2024-04-26
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzakoak berriro kalera irten dira.
2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?