Skip to main content

LH 3 eta 4 Astitzen

2024/02/27
Irudia
LH3 eta LH 4 Astitz

           Inauteriak pasata lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Astitzeko barnetegian egon dira hiru egunez. Nafarroako herri honetan, Lekunberri ondoan ikasleek oso ondo pasa dute. Eguraldiak lagunduta: mendi irteerak egin dituzte, naturarekin lotutako jarduerak, zentzumenak lantzeko dinamikak, gorputz adierazpena, eskulanak, herri kirolak, han dagoen Mendukillo leizea bisitatu dute… Azken gauan barnetegietan falta ezin den disko festa ere izan dute. Gelakideen eta bi mailen arteko harremanak ezin hobeak izan dira egonaldia bikaina izanez.

 

Azken albisteak

2024-04-26
Gaur apirilaren 26an, Haur eta Lehen hezkuntzakoak berriro kalera irten dira.
2024-04-12
Zein da aurten irakurri duzun libururik gustukoena?